Miren Urbieta eta Amaia Zipitriaren kantu errezitala, ostiralean

Doakoa da emanaldia, baina bertaratzeko ezinbestekoa izango da gonbidapenak eskuratzea Niessen Kulturguneko leihatilan, bihartik aurrera.

Poster LMI Ventanas A3 Apaisado - v3

'La mochila invisible' dokumentala online ikusteko aukera izango dute oiartzuarrek

Bidez Bide elkarteak egindako dokumental honetan, kartzelako errealitatea ezagutzeko balioko du, ikuspegi feminista batetik. Hiru preso ohiren testigantzak ditu.

xabier leten barrena

'Xabier Leten barrena' ibiliko dira berriro, hilaren 26an

Hilaren 26an ibilbide biografikoa egingo dute, hirugarren aldiz. Itxaron zerrendan daudenek izango dute lehentasuna.

San Pedro eta Antxoko Gabonetako azokak bertan behera gelditu dira

Pasaiako Udaltzaingoak azokak egiteko eskaerei ezezkoa eman die, argudiatuz egungo osasun egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriak ezingo direla bermatu.

Zabalik da Lezoko Euskal Liburu Azoka

Hilaren 19ra arte dago zabalik. Gutxienez 20 euroko erosketa egiteagatik, sei euroko deskontua balia dezakete bertaratzen direnek.

gutiziak oiartzun

'Gutiziak' iruzkindu eta elkarri liburu bat oparituko diote Irakurketa Taldean

Oiartzungo Irakurketa Taldeak urteko azkeneko saioa egingo du gaur arratsaldean. Sormen kolektibotik ateratako liburua komentatuko dute.

karrika markesina

Ergoien eta Karrikan autobus geltoki bana jarri dituzte

Herri barruko garraio zerbitzua eta hezkuntza zentroetako autobusak erabiltzen dituztenentzako egoera hobetzeko jarri dituzte markesinak.

Julene Azpeitia sariketako ipuin, bertsopaper zein poesia sailetan gailendu da Legorburu

Lehiaketaren 35 urteko bidean, lehen aldia da hiru sail horietan pertsona bera saritzen dutela.

EH Bilduk aurkako bozka emango dio "anbizio gutxiko" aurrekontuari

Oposizioko alderdiak ez du bat egin PSE-EEk eta EAJk 2021erako aurkeztutako aurrekontu proposamenarekin: "Ez du jende zaurgarria erdigunean jartzen".

Kaleari aterpe, zaurgarrienei aukera bat emateko

Belabaratz aterpearen ateak zabaldu ditu berriro udalak, kale egoera bizi duten pertsonentzat. Egoera hori bizi dutenei ezin diola bizkar eman esan du udalak, eta baliabide egokiak eskaini ahal izateko, ezinbestekoa jo du erakunde arteko elkarlana, "gure ustez, handiagoa izan behar duena".

xorrola

Xorrola eta taxibusaren ordutegietan aldaketak, egun seinalatuetan

Hilaren 24an zein 31n Xorrolak zein taxibusak ematen duten zerbitzua lehenago bukatuko da, eta jai egunetan, jai.

'Bateragune auziko' epaiaren harira, elkarretaratzea deitu dute

Bilkura datorren larunbatean izango da, 12:00etan, Pasaiako udaletxearen aurrean. 'Demokrazia' lelopean, bat egiteko deia egin diete herritarrei.

COVID-19aren eremu gorritik urrun daude Oarsoaldeko udalerriak

Atzo, Oarsoaldeko lau herrietan zortzi positibo izan ziren orotara, horietatik sei Errenteria-Oreretan. Oiartzungo eta Lezoko tasak 200dik behera daude.

Gaur, Hezurbeltzak Gezalan

Hezurbeltzak taldeak kontzertua emango du gaur Gezalan; sarrerak agortu egin dira. Bihar haurrentzako txotxongiloak daude, eta igandean antzerkia.

Tokiko merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina abian da

“Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz” lelopean, lehen hitza euskaraz egiteko gai direnei zuzendutako kanpaina jarri du martxan Jaurlaritzak.

2021eko Pasaiako Jabetze Eskola: Jan sano, sortu eta zaindu zure burua

Neguko eta udaberriko Jabetze Eskolaren eskaintzak elikadura, sormena eta zaintza emozionala ditu ardatz. Ikastaroak Antxon eta Trintxerpen izango dira.

amazon elkarretaratzea

Amazon kokatzearen kontrako mobilizazioa egingo dute larunbatean

Errenteria-Oreretan, Oiartzunen eta Irunen auto karabanak egingo dituzte. Ondoren Lanbarrenen elkartuko dira, elkarretaratzea egiteko.

andramari
aizkolari gazteen II. Xanisteban Txapelketa

Aizkolari Gazteen II. Xanisteban Saria ikusteko aukerarik ez da egongo

Larunbatean egitekoak ziren Aizkolari Gazteen II. Xanisteban Saria. Kirolari profesional edo semiprofesionalak ez direnez, ezin da egin.

Gehiago