erosketa poltsak

Bost establezimendu gehiago batu dira bonuen kanpainara

Udalak martxan jarritako bonuen kanpainan 39 establezimenduk eman dute izena. Oraindik izena eman daitekeela gogorarazi du udal erakundeak.

udan.jostatzera

Lezoko udaleku irekiak, bertan behera

Lezoko udaleku irekiak, bertan behera gelditu dira Lezoko Udalak jakinarazi duenez. COVID-19agatik aurten ez dago Udan Jostatzera.

Uztargi Haur Eskolan bihar egingo dituzte ate irekien jardunaldiak.

Uztargi eta Goialde haur eskoletako matrikula epea zabalik da

2019 eta 2020an jaio diren haurren gurasoek, Uztargi eta Goialde haur eskoletan matrikula ditzakete gaurtik hasi eta ekainaren 8ra arte. Izena emateko bi modu daude, telematikoa haur eskolen web orrian sartuta, edo presentziala. Azken hori ekainaren 1etik 8ra bitartean izango da 09:00etatik 14:00etara.

Euskal errepresaliatuen aldeko aldarria, kalera berriro

Orain arte bezala, ostiralero egingo dute kartelada; baten beharrean, bi izango dira. 70 urtetik gorakoek 19:00etan egingo dute elkarretaratzea Herriko Plazan; gainontzekoek, berriz, 20:00etan kartelada ohiko lekutik abiatuta.

presoak

Preso guztiak "etxean eta bizirik" nahi dituztela aldarrikatuko dute bihar

Elkarretaratzea egingo dute ostiral arratsaldean, Done Eztebe plazan.

ekaitz auzmendi

Ekaitz Auzmendik ez du jarraituko Oiartzun KE-ren aulkian

Zazpi urteren ondoren, Oiartzun Kirol Elkarteko mutilen talde nagusiaren entrenatzaile kargua utziko du errenteriarrak. Klubak bere lana eskertu du.

Oinherriren hezitzaile filosofiarekin bat egitera deitu dituzte pasaitarrak

Nahi duten eragileek izena eman ahalko dute hilaren 26an antolatuko den Oinherriren Jardunaldi Digitala. Hezitzaileek egindako lana erdigunean jarriko dute.

MIGUEL ANGEL BARCENILLA LOPEZ

Zein izan zen zabaldu zuten lehenengo fabrika?

Hamar egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Miguel Angel Barcenilla Lopez historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Barcenillak industrializazio garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, bigarena.

Patxi Ruiz euskal presoaren alde elkarretaratuko dira ostegunean

Patxi Ruiz euskal presoak bederatzigarren eguna bete du gaur gose eta egarri greban. Txantreakoari elkartasuna adierazi eta bizitzen ari den egoera salatzeko elkarretaratzea egingo du ostegunean, 20:30ean Zumardian, Herri Erantzunak.

Oarsoaldeko AEKren euskaltegiek aurrematrikulazio epea zabaldu dute

Oarsoaldeko AEKren euskaltegiek aurrematrikulazio epea zabaldu dute. Uztailaren 8a baino lehen izena ematen dutenek deskontua izango dute matrikulan.

Hilaren 11tik ez dago COVID-19agatik positiborik Oarsoaldean

Hilaren 11tik ez dago COVID-19agatik positiborik Oarsoaldean. Osasun Sailak zabaldu duen txostenaren arabera, eskualdearen bilakaera egokia da.

errenga mendia itxitura

Errenga mendiko itxitura konpondu dute, abeltzainek eskatuta

Oiartzungo eta Lesaka arteko mugan dagoen itxitura konpondu dute bi udalerrietako udalek. Erdibana ordaindu dituzte konponketa lanak.

MIGUEL ANGEL BARCENILLA LOPEZ HISTORIALARI ETA IKERLARIA

Itsas eta nekazaritza jardueratik, industriarako bidea

Hamar egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Miguel Angel Barcenilla Lopez historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Barcenillak industrializazio garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, lehenengoa da.

MIGUEL ANGEL BARCENILLA LOPEZ

«Emakumeak ziren fabriketako langileen erdia industrializazioan»

Errenteria sortu zuteneko 700. urteurrenaren harira HITZAk eta Errenteriako Udalak elkarlanean abiatutako elkarrizketa sortaren barruan, Barcenillak industrializazioaren garaia xehetu du.

Patxi Ruizi babesa Lezon

Patxi Ruizi babesa Lezon atzo arratsean. Euskal preso nafarrak zortzi egun bete ditu gaur gose eta egarri greban Murtzia II espetxean.

edurne saizar

Edurne Saizar pianista, Berria Aretoan, gaur arratsaldean

Piano kontzertua emango du streaming bidez. 18:00etan hasiko da kontzertua, 'Nire txokotik zuentzat' izenburupean.

Irakurketa Ozenki eta English Book Club, online

Parte hartzeko Google Chrome nabigatzailea erabili behar da, ordenagailuko kamara eta mikrofonoa baimenduta daudela ziurtatu. Ekintza horietan parte hartzen dutenei gonbidapena luzatuko die bibliotekak, baina ekintza guztiak irekiak izango dira herritar guztientzat.

Datu onekin jarraitzen dute Oarsoaldean: azken orduetan infektatu berririk ez

Datu onekin jarraitzen dute Oarsoaldean: azken orduetan infektatu berririk ez. Bost egun dira positibo berririk ez dagoela.

Aurrez aurreko zerbitzua emateari berrekin dio udalak, aldez aurretik hitzordua eskatuta

Oraingoz, Donibanen baino ez da emango zerbitzua, udaletxean eta ohiko ordutegian, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.

Denboraldi berriari begira gogoz hasi da lanean Touring

Amaitutzat eman du aurtengo denboraldia Touring Kirol Elkarteak, eta horren berri emateko,  adierazpen ofiziala helarazi du komunikabideetara. Ezer baino lehen, Touring osatzen duten familiako kide guztiak ongi izatea osasunez desio duela esan du.

Gehiago