COVID-19 positibo berririk ez eskualdeko lau herrietan

Azken egunetako joerari positiboari eutsiz, berean jarraitzen du koronabirusarekin kutsatutakoen kopuruak Oarsoaldean, 215. Litekeena da horietatik gehienek senda-agiria jaso izana.

IAGO IRIXOA CORTES, HISTORIALARI ETA IKERLARIA

Etorkizunerako zein oinarri ditu Errenteriak?

Hamalau egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Irixoak garaian garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, hamahirugarrena da.

Hiru kasu gehiago zenbatu dituzte Oarsoaldean, bi Errenteria-Oreretan eta bat Pasaian

Hiru egun koronabirus kasu berririk zenbatu gabe Oarsoaldean

Datuak baikorrak izaten jarraitzen dute eskualdean. Azken, 76 orduetan berdin mantendu da COVID-19 positiboen kopurua Errenteria-Oreretan, Lezon, Oiartzunen eta Pasaian.

IAGO IRIXOA CORTES, HISTORIALARI ETA IKERLARIA

Zer du egungo Errenteriak garai bakoitzetik?

Hamalau egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Irixoak garaian garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, hamabigarrena da.

Hezitzaileak Kalean iniziatiba abiatuko du udalak

Haur, nerabe eta horien gurasoei begirakoa da, eta helburua, berriz, familiengana hurbildu eta informazioa ematea.

Arreta presentziala emango du udalak, aurretiko hitzorduarekin

Aurretiko hitzordua eskatu beharko dute arreta presentziala egitea nahi duten herritarrek.

juan diego ramos pelukas
Juan Diego Ramos 'Pelukas'

«Jendeak etxeetatik ikusi ezin zuena kontatzen saiatu naiz»

Kamera eskuan, konfinamenduaren eraginez Errenteria-Oreretak zer nolako aldartea izan duen jasotzeko egitasmoa landu du oreretarrak azken asteetan.

Mikel del Val
lgtbi pasaia

Pasaiako Udala: "LGTBIfobiaren aurka egitea, garapena bultzatzea da"

Gaur ospatzen den LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, adierazpen ofiziala egin du udalak. Emakume lesbianek eta transexualek bereziki pairatzen duten bazterkeriaz ohartarazi dute.

oiartzungo udala egoera

Hartutako erabakian atzera egin dezala eskatu diote aldundiari 55 alkatek

UFFF Udal Finantzaketarako Foru Funtsan %20ko murrizketa egingo du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Alde bateko erabakia izan da, udalekin hitz egin gabe hartutakoa proposamen alternatiboa aurkeztu duten 55 udalek salatu dutenez; Errenteria eta Oiartzungo alkatea daude proposamen hori sinatu duten 55en artean.

abaraxka covid19

Haurrei ahotsa ematen

COVID-19ak sortutako egoerak bizimoduak erabat aldatu ditu, zer esanik ez haurrenak. Oiartzungo Abaraxka ludoteka beren aisia erdigunera eramaten saiatu da.

Hilaren 18an egingo da irakurketa klubaren hurrengo saioa

Telematikoki bilduko da bigarren aldiz Pasaiako liburutegien irakurketa kluba. Yoseba Peñaren 'Harian' izango dute eztabaidagai, Xabier Etxanizek gidatutako saio irekian.

Errimen neurrira moldatuko da gaur Kultur Labea

Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta  Aitor Albistur izango dira gaurko protagonistak Herri Biziaren agertoki berezian, eta 18:00etan eskainiko dute prestatu duten emanaldiaren estreinaldia.

erresistentzia kutxa goiatz

Labandibarren 'Metaforikoki' narrazioa, Berriaren 'Erresistentzia kutxa'-n

Berria egunkaria sortzaileei tokia emateko plaza sortu du pandemia egoera honetan. 29. ekitaldian idazle oiartzuarraren txanda izan da.

Lide Etxeberria Arzakena da balkoietatik egindako argazkirik onena

Malen Etxeberria Arzakek eta Josu Vidal Maritxalarrek osatu dute argazki lehiaketaren podiuma. Bada zer ikusi Antxoko balkoi eta leihoetatik.

COVID-19aren gaineko esamoldeak, euskaraz

Euskararen presentzia bermatu eta euskaldunen hizkuntza eskubideak errespeta daitezen esamolde horiek euskaraz dituzten kartel eta errotuluak  sortu ditu Bai Euskarari komunitateak.

Koronabirusa Covid 19

Bigarren egunez jarraian, kutsatu berririk ez Oarsoaldean

Beheranzko joera baieztatzen ari da Oarsoaldeko lau herrietan, eta bigarren egunez jarraian, ez da kasu berririk izan eskualdean.

Antxoko Kultur Etxea

Odola emateko aukera Antxoko Kultur Etxean, hilaren 20an

Segurtasuna bermatzeko eta osasun zentroan pilaketak ekidite aldera, hilabete honetako saioa kultur etxean egingo da berriz ere.

IAGO IRIXOA CORTES, HISTORIALARI ETA IKERLARIA

Manchester Txikia izena ez zuen debalde hartu

Hamalau egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Irixoak garaian garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, bederatzigarrena.

Normaltasun berrirako turismo eredua izango da aztergai ostegunean

Turismo arloko enpresa eta langileei egongo da zuzendua #NikOarsoaldean kanpainaren hurrengo online ikastaroa. Hilaren 14an egingo da, 10:00etatik 11:00etara.

COVID-19agatik positibo berririk ez Oarsoaldeko lau herrietan

COVID-19agatik positibo berririk ez Oarsoaldeko lau herrietan. Beraz, Errenterian 119 kasu metatu daude, 50 Pasaian, 25 Oiartzunen eta 21 Lezon.

Gehiago