Eduki babestua
PUBLIERREPORTAJEA, PASAIAKO UDALA

Konfinamenduan ere, konpromisoa oinarri

Itxialdiak iraun dituen aste luzeetan, Pasaiako Udalak emakumeekiko konpromisoari eutsi dio. Indarkeria matxistaren biktimei emandako arreta zerbitzua eta jabetze eskola telematikoki bermatu dira alarma egoeran.

IAGO IRIXOA CORTES, HISTORIALARI ETA IKERLARIA

Eta trena ere heldu zen Errenteriara

Hamalau egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Irixoak garaian garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, 11. galdera da.

manuel lekuona biblioteka

Bibliotekako buzoia liburuak uzteko erabil daiteke berriro

Liburuak bueltatzeko aukera izango dute erabiltzaileek, baina ez fisikoki maileguan hartzeko. Oraindik ez dago irekitzeko zehatzik, baina prestatzen ari dira.

COVID-19ak kutsatu berrien herrikako daturik ez dute emango

Egoera aldatu dela eta txosten berri batean lanean ari direla teknikoak azaldu dio HITZA-ri Osasun Saileko teknikari batek. Txosten eredu berriak zein datu bilduko dituen ez dute jakinarazi, "epidemiologoek ezarriko dituzte, orain arte bezala, irizpideak".

Amaitutzat jo dituzte balkoietako musika emanaldiak

Pasaiako Udalak eskerrak eman dizkie balkoietara atera diren artista guztiei, baina jarduera horiek eteteko eskatu diete, arinaldia hasi dela eta.

sahara covid19

Sahararrentzako laguntza eskatu dute, COVID19ri aurre egiteko

Euskal Herriko Sahararen aldeko Elkarteek laguntza eskatu dute, COVID-19aren pandemiak mugak itxiarazi eta baliabideak murriztu dituelako.

IAGO IRIXOA CORTES, HISTORIALARI ETA IKERLARIA

Bost kaleko herritik hamabost auzoko herrira

Hamalau egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Irixoak garaian garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, Hamargarrena.

euskaraldia 2020

Euskaraldiaren lanketa martxan jarri eta bi bilera egingo dituzte

Urte bukaeran egingo dute bigarren Euskaraldia, entitateetan zentratuta. Bihar izena ematera animatzeko bilera egingo dute, eta datorren astean bigarren zita.

urmendi 2020

Urmendi Haur Eskolak matrikulazio epea astelehenean irekiko du

Urmendiren hezkuntza eskaintzaren maila guztietan eman ahalko da izena. Matrikulazio epea aldatu behar izan dute, eta hilaren 29ra arte iraungo du.

Pasaiako hainbat errepide oinezkoentzat egokituko dira astebururo

Pasa den asteburuko arrakasta kontutan hartuta, Antxo, San Pedro eta Trintxerpeko hainbat kaleetan trafikoa murrizteari eutsiko dio Pasaiako Udaltzaingoak, epe mugagabean.

Donibane eta San Pedro lotzen dituen txalupa, badiaren erdian.

Motora zerbitzua ohiko ordutegian eskainiko da

Alarma egoerak ezarritako mugikortasun murrizketak direla eta, ordutegi laburragoa izan du motorak azken asteetan.

bideoa oiartzun koronabirusa

[Bideoa] Lehen faserako gomendioak eman ditu Oiartzungo Udalak

Konfinamendua arintzea helburu duen fasean zein prebentzio neurri hartu behar diren gogorarazi ditu udalak. Establezimenduentzako gomendioak ere aipatu dituzte.

covid19 kartela euskara

Komertzioei osasun larrialdiari buruzko euskarazko errotuluak eskaini dizkiete

Oiartzungo Udalak eta Ttur-tturrek eskaini dituzte kartel horiek. Prebentzio neurriak eman dituzte bertan. Euskarak atzerakada izan duela iritzi dute.

Pasaiako ibilbide nagusiak mapa bakar batean

Pasaian oinez zein bizikletaz egin daitezkeen ibilbideak mapa interaktibo batean bildu ditu Gislan Kooperatibak.

Bibliotekaz etxean gozatzeko lau hitzordu berri

Gaurtik hasi eta asteazkenera bitartean lau ekintza online antolatu ditu. Gaur izango da lehena, euskarazko literatur solasaldia, hain zuzen ere. Yoseba Peñaren Hariak liburuaren gainean arituko dira solasaldian Xabier Etxanizek gidatuta.

Martxan da berriz ere tamaina handiko hondakinen bilketa

Koronabirusaren ondorioz, martxoan eten zuen Pasaiako Udalak hondakin hauen bilketa.

"Sistemari gutxien inporta zaizkion" emakumeak babesteko erresistentzia kutxa sortu dute

"Sistemari gutxien inporta zaizkion" emakumeak babesteko erresistentzia kutxa sortu dute SOS Arrazakeriak eta Oarsoaldeko Mugimendu Feministak.

lur korta

Lur Kortak ipuin kontaketa saio berri bat eskainiko du bihar

Bihar, arratsaldeko lautan, Lur Korta ipuin kontalariak saio berri bat eskainiko du, Manuel Lekuona bibliotekak antolatuta. Astebetez egongo da ikusgai.

Pasaian terrazak segurtasunez irekitzeko protokoloa

1. faseak taberna eta jatetxeen terrazak irekitzea ahalbidetuko du. Pasaiako Udalak terrazetan zerbitzua segurtasunez emateko argibideak eman ditu.

Positibo berri bakarra Oarsoaldean

Positibo berri bakarra Oarsoaldean, Osasun Sailak azken orduetan bildu dituen datuen arabera. Errenteria-Oreretakoa da infektatu hori.

Gehiago