Preso gaixoak eta adinekoak askatzeko eskatu dute Kongresuan bederatzi alderdik

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten, 65 urtetik gorakoak diren eta ezarritako zigorraren hiru laurdenak beteta dituzten presoak aske uzteko eskatu dute Espainiako Kongresuan ordezkaritza duten bederatzi alderdi politikok.

Altzaten ur jolas parkea egiten hasi dira

Altzaten ur jolas parkea egiten hasi dira. Udalak espero du udarako bukatuta izatea, baina erabiltzeko ikusi beharko da zein den koronabirusaren bilakaera.

kukai dantza gauekoak

Errenta aitorpena euskaraz egitera deitu dute Oarsoaldeko lau udalek

Hitzordua eskatua zuten zergadunek, gaurtik aurrera ogasunaren bulegoetara joan daitezke errenta aitorpena era mekanizatuan egitera.

4200 maskara kirurgiko banatuko dira Pasaian

Pasaiako Udalak bi maskara sorta jaso ditu eta proportzionaltasunez banatuko dira lau barrutietan.

Herriko autobusen maiztasuna ugaritu dute

Linea eta ordutegien benetako erabilera oinarri hartuta egin dute aldaketa, ibilgailu bakoitzaren barruan baimendutako gehienezko edukiera betetzen dela bermatzeko: 32 pertsona autobus handietan, eta hamar, mikrobusetan.

IAGO IRIXOA CORTES, HISTORIALARI ETA IKERLARIA

Baina portuaren gainbehera ere iritsi zen. Orduan zer?

Hamalau egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Irixoak garaian garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, zortzigarrena.

Pertsianak itxita, baldintza duinen eske

Pertsiana itxita jarraitzea erabaki dute Ostari Errenteriako Ostalaritza Elkartea osatzen duten 30 establezimenduek. Ateak zabaltzeko goizegi dela iritzi diote; ez direla betetzen bezero eta langileen osasuna bermatzeko baldintzak, eta gainera, ekonomikoki ere ez dela bideragarria.

Pasaia KEren bigarren taldea, Erregional Preferentera

Igoera faseko lehen postuan zirela, federakundeak amaitutzat jo du liga. Antxotarrak Gipuzkoako bigarren maila nagusian leihatuko dira datorren sasoian.

Kultu publikoari ateak zabalduko dizkio erlijio katolikoak

Aforoaren heren bat ezingo dute gainditu; babes distantzia errespetatu, maskara jantzita eraman eta elizara sartu zein bertatik irteteko gel hidroalkolikoarekin eskuak garbitu beharko dituzte.

Oarso Bidasoko Hitza

Schuld Jauna eta Olatz, Egunean Behin lehiaketako irabazleak

Biek, Hibaika Arraun Elkartearen kamiseta bana jasoko dute sari. Horretarako Lau Haizetara topagunearekin  harremanetan jarri beharko dute, posta elektronikora mezua bidalita.

edurne saizar

Edurne Saizarrek 'Etxean' sortako azkeneko kontzertua emango du

17:00etan emango du konfinamenduko azkeneko kontzertua, Youtubeko bere kanalean. Zazpigarren horrekin itxiko du sorta pianista oiartzuarrak.

arraguako jolas parkea

Lartzabal etxadiko jolas parkea berritzen ari dira

Arraguako jolas parkea berritzen ari da Oiartzungo Udala. Jolas berri pare bat jarri dituzte bertan, lurra berritzeaz gain. Datorren astean bukatuko dute.

COVID-19agatik bost eri gehiago Oarsoaldean

COVID-19agatik bost eri gehiago Oarsoaldean: bina Pasaian eta Lezon, eta bestea Errenteria-Oreretan. Oiartzunen 22an jarraitzen du kopuru metatuak.

Luzuriagako aparkalekuak argiztapen berria du

Guztira, 21 LED argi jarri dituzte, aparkalekuko 6 puntu ezberdinetan. Argiztapen berria, Antxoren segurtasun plan berriaren barruan dago.

Biharko plana: binilo pintxada

OGA Oreretako GAzte Asanbladak antolatuta bihar egingo dute arratsaldez binilo pintxada.

txalaparta

Itxialdian, txalapartaren ttakuna eta herrena ozen

Errenteria Musikaleko txalaparta ikasleek bideoa zabaldu dute sare sozialetan, berrogeialdian ere lanean jarraitzen dutela erakusteko.

Atxilotu bat Lezon, ustez 20 garaje eta trastelekutan lapurtzeagatik

Astearte goizaldean atxilotu zuen Ertzaintzak 33 urteko gizona, garaje batetik ateratzean. Ustezko lapurreta guztiak, alarma egoeran indarrean zela gertatu dira.

Apirilaren 23ko gasolio isuriaren zergatiak argitu gabe jarraitzen du

Pasaiako badiarekiko ondorio larriak dituzten isuriak ohiko bihurtu direla salatu du Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearrak. "Utzikeria" egotzi diote Pasaiako Udalari eta Aldundiari.

Gehiago