Kutsatuen tasa apaldu da Oiartzun eta Errenteria-Oreretan
Lezon eta Pasaian berdin mantentzen da tasa. Oarsoaldean hamar kutsatu egon dira, positibo horietako bat bera ere ez da Lezokoa.
Osakidetzak gaur publikatu duen txostenaren arabera, atzo Oarsoaldeko hamar pertsonak eman zuten positibo koronabirusa detektatzeko probetan. Errenteria-Oreretan eta Pasaian launa izan ziren, eta beste biak Oiartzunen.
100.000 biztanleko tasari dagokionez, Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen behera egin du —parentesi artean, hilaren 4ko datuak—. Lezon eta Pasaian, berriz, berdin mantentzen da.
- Errenteria-Orereta: 363,40 (380,82).
- Pasaia: 185,38.
- Lezo: 115,13.
- Oiartzun: 96,44 (106,09).
- Gipuzkoa: 265,94 (257,20).
Esteka honetan klik eginda lor daiteke txostena, ikusi nahi duenarentzat.