Udal tasa eta zergen salbuespen eskaera egin daiteke
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, udal tasa eta zergen salbuespena eskatzeko epea ireki dute. Salbuespen horiek eskuratzeko, baldintza batzuk bete behar direla jakinarazi dute. Horiek betetzen dituzten herritarrek eskaerak udaletxeko erregistroan egin beharko dituzte.