Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Animalia esplotaziorik gabeko festen aldeko erronka

Aska Itzank Animaliak taldea sortu dute herrian. Animaliek egungo festa ereduan duten presentzia eta papera irauli nahi du taldeak, eta objektu bilakatzeko roletik atera.

Sokamuturra__Xanistebanak_ Sokamuturra bezalako ekitaldietan animaliak zapaltzen direla salatu du AIAk.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/01/08

Orain dela urtebete inguru, oiartzuar talde bat elkartu zen, interes komun batekin: festetan animaliak erabiltzeari uzteko mugitzea. Hasiera batean, ez zuten elkarte bilakatzeko asmorik, baina euren aldarri eta lanaren bilakaera ikusita, erabaki zuten talde bilakatzea, Eñaut Retegi Aska Itzank Animaliak (AIA) taldeko kideak azaldu duenez.

Lide Treku taldekideak azaldu duenez, badute begiratzeko ispilua: Errenteria-Orereta. Askekintzaren gonbidapenari erantzun zion bertako udalak: erabaki zuen animaliak ez erabiltzea herriko festa eta ospakizunetan. Oiartzungo taldea elkartu da bere herriko udalarekin.

Azaldu dutenez, taldea sortzeak eta proposamenak plazaratzeak askotariko erreakzioak sortu ditu udalerrian. Horrela laburbildu du Retegik: «Batzuek txalotu egin gaituzte, eta bazela garaia esan dute. Beste batzuek, eraso bezala hartu dute. Zati handienak, agian, ez du garrantzitsutzat hartu, momentu honetan fokua beste toki batean dagoelako. Hiru iritzitan banatu da herria, baina oso pozik gaude jasotako erantzunarekin».

Trekuk gaineratu duenez, nahiz eta kontrako jarrerak jaso dituzten, asebeteta daude erantzunarekin: «Lortu dugu ikusaraztea hor gaudela».

Kalean protesta egiteko moduak mugatuta daudenez, hiru bideo prestatu dituzte. Ez dituzte gauza konkretuak eskatzen; animaliekiko dagoen harremana islatu dute. Lehenengo bideoan, haurren pedagogia izan dute hizpide. Bigarrenean, tradizioak dena zilegi egiten ez duela aldarrikatu dute. Eta hirugarrenean, genero ikuspuntu batetik begiratu diote animalien zapalkuntzari.

Trekuk zabalago azaldu du: «Genero ikuspuntuak aditzera ematen duena da zer gertatzen den herri festekin, eta gizonen presentzia horrekin. Nola animalien erabilera dagoen lotuta indarkeria eta maskulinitate toxikoarekin».

Feminismoarekin lotura egin du AIAko kideak: «Argi ikusten da zein helbururekin erabiltzen den: dekorazio moduan; haiekin ongi pasatzeko; edo nire indarra erakusteko. Animaliak era ezberdinetan objektu bihurtzeko era ezberdinak dira, emakumeokin egiten den bezala».

Oiartzunen oiartzuarrek sortua
AIAko kideek argi utzi nahi izan dute Oiartzunen sortutako taldea dela, ez dela kanpo eragile bat. Modu horretan, herriko talde eta eragileekin elkartu nahi dute; komunikatu bat idatzi dute, eta dagoeneko hasi dira ate joka. Indar metaketa sortu nahi dute, «gertuko» kontsideratzen dituzten taldeekin.

2020an ez da festarik ospatu. «Orain ikusten ari gara nola bizi gaitezkeen animalien erabilerarik gabe, eta momentu ona izan daiteke hausnarketa bat egiteko zein festa eredu nahi dugun», esan du Retegik.

Epe laburreko helburua izango da animaliarik gabeko Txerri Eguna ospatzea. Hori bai, argitu dute ez direla talde espezista, eta txistorraren ohiko salmenta ez dutela zalantzan jarriko.

Adin, jatorri eta pentsaera askotako herritarrak elkartzen dira AIAn, eta ateak zabalik dituztela esan dute, Facebooken eta Instagramen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.