Oiartzun Kirol Elkartea berriro zelaietara bueltatuko da asteburuan
Lehian dauden bi taldeek Karla Lekuonan jokatuko dute datorren asteburuan. Lehen taldeak bihar jokatuko du, eta bigarrenak, etzi.
Gabonetako atsedenaldiaren ondoren, lehian ari diren Oiartzun Kirol Elkarteko bi taldeak jokatzera bueltatuko dira asteburuan. Bi taldeek Ugaldetxon jokatuko dute. Bigarren Nazional Mailako taldeak San Inazioren bisita jasoko du bihar, 15:30ean (Twitch bidez ikus daiteke). Karla Lekuonan jokatuko da partida hori.
Euskal Ligako taldea, berriz, Zarautzen kontra ariko da (etzi, 16:30ean). Gipuzkoarren arteko partida belar sintetikoko zelaian jokatuko da.