Pasaitarrak euskal presoekin bat egitera animatu ditu EH Bilduk
Alderdi politikoak Pasaian larunbatean izango diren mobilizazioekin bat egingo du: "Funtsezkoa da aldarri horiek mundu zabalera hedatzea".
Pasaiako EH Bilduk dei egin die pasaitarrei larunbatean 17:30ean barruti ezberdinetan izango diren agerraldiekin bat egin dezaten. Alderdiko zinegotziek aktiboki parte hartuko dute elkarretaratzeetan, euskal preso politiko, iheslari eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko.
Gogora ekarri nahi izan dute, nahiz eta azken aldian hainbat preso Euskal Herritik gertuago ekarri dituzten, luzea dela oraindik egin beharreko bidea: “Asko dira beren senideak eta lagunak bisitatu ahal izateko ehunka kilometro egitera behartzen dituzten euskal herritarrak”.
Barruti bakoitzean izango diren bilkuren lekua eta ordua hemen kontsulta daiteke.