Pasaitar futbolarien guztizko nagusitasuna asteburuan
Lehian ari diren Pasaiako bi taldeek garaipena lortu dute asteburu honetan. Areto futbolariek lauko abantaila atera diote Antiguokori, eta 0-1 irabazi du Pasaia K.E.-k Durangon.
Asteburu hobeezina izan dute Pasaian lehian ari diren bi futbol taldeek, garaipena lortu baitute hamaikako kirolariek nahiz areto futbolekoek. Pasaia K.E.-ri merezi izan zion ia bi orduko joan-etorria Durangora arte, 0-1 irabazi baitzuen bertan, sailkapeneko lehen postua mantenduz bere multzoan.
Antxo A.F.-eko lehen taldeak etxean lortu zuen garaipena, 5-1 markatuz eta aho-zapore onez ekinez fase berriari, gaur hasiko baitira ligako bigarren itzulia prestatzen. Sailkapeneko laugarren postutik hirugarrenera igo dira horiek azken jardunari esker.