Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko 80 sarrera geratzen dira
18:30eko saioa ikusteko sarrerak dira soberan geratu direnak. Datorren larunbatean jarriko dituzte salgai, 17:00etatik aurrera.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Amaren intxaurrak ikuskizuna emango dute hilaren 31n. Bi saiotan egingo dute, eta 16:00etarako sarrera guztiak agortu dira. 18:30eko saiorako 80 sarrera geratzen direla jakinarazi du Ugaldetxo Kultur Taldeak.
Datorren larunbatean, hilak 23, jarriko dituzte sarrera horiek salgai. Elorsoro kiroldegiko leihatilan eskuratu ahal izango dira, zortzi euroan. Txarteldegia 17:00etan irekiko dute.
Sarrerak burbuilaka erosi beharko dira, segurtasun kontuengatik. Honako baldintzak ebete behar dira:
- Sarrerak burbuilaka erosi beharko dira. Burbuila kasu honetan etxe berean bizi diren kideek osatuko dute.
- Burbuilako kideak batera eseriko dira eta burbuilen artean beharrezko distantzia izango da.
- Ikusle guztiek bere aulkian eserita egon beharko dute emanaldiak irauten duen bitartean.
6 urtetik gorako pertsonek musukoa erabili beharko dute denbora guztian. - Kiroldegira sartzen den momentutik atera arte ezingo da deus jan.
- Osasun egoera eta arauen arabera baliteke neurri hauek aldatzea.