Urmendin aurrematrikulazioa egiteko epea zabaldu dute gaur
2019an jaiotako haurren gelen aurkezpen eta ate irekien jardunaldia egingo dute bihar arratsaldean. Aldez aurretik eskatu behar da txanda.
Oiartzungo Udalak gogorarazi duenez, Urmendi Haur Eskolan aurrematrikulazioa egiteko epea gaur ireki dute. Bihar —hilak 19—, bi urteko geletako —2019an jaiotako haurrak— aurkezpen eta ate irekiak izango dira. 17:00etan hasiko dira.
COVID19ak eragindako osasun-larrialdi egoera dela eta, bilerara azaltzeko asmoa duten gurasoek aldez aurretik jakinarazi beharko dute. Horretarako, 943 49 16 59 telefono zenbakira deitu beharko da, edo e-posta bidez idatzi.
Martxoan eta apirilean Urmendi Haur Eskolako beste bi etapetako aurkezpenak eta ate irekiak izango dira. Horrela, martxoaren 24an, 2020an jaiotakoentzako saioak egingo dituzte. Apirilaren 21ean, berriz, aurten jaiotako haurren gurasoentzako izango da.
Aurrematrikula egiteko epea apirilaren 30a arte egongo da irekita 0-3 etapa guztian. Aurtengo urte bukaeran jaioko diren haurren gurasoek ekainean ere izango dute izena emateko aukera.