Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Emakume bat larri zauritu dute labain batekin eraso eginda

56 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak erasoa egotzita, eta hilketa saiakera leporatu dio.

Ertzaintzak atxilotu egin du bide segurtasunaren aurkako delitua leporatuta.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/01/19

Emakume bat larri zauritu dute Errenterian, lepoan sastatu ondoren. 56 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak erasoa egotzita, eta hilketa saiakera leporatu dio. Segurtasun Sailak zabaldu duen informazioaren arabera, gizonak ebakia egin dio emakumeari lepoan labain batekin, dirua eskatu ondoren. Errenteriako osasun zentro batean artatu dute lehenik emakumea, baina azkenean, Donostia Ospitalera eraman dute zaurien larritasunarengatik; bertan ebakuntza egin behar izan diote, eta une honetan emakumea egonkor badago ere, Zaintza Intentsiboko Unitatean aurkitzen da.

Iztietako anbulatoriotik deitu zioten Ertzaintzari esateko lepoan zaurituta zegoen emakume bat artatzen ari zirela.  Atzo arratsean izan zen erasoa, 21:30ean. Emakumeak berak azaldu zien bertaratu ziren ertzainei, erasoa, Nafarroa etorbideko arkupe batzuetan izan zela eta egilea gurpildun aulkian zegoen gizon bat izan zela. Ustezko egilearen deskripzioarekin bat zetorren gizona aurkitu zuten agenteek aipatu arkupeetan. Jantziak odolarekin zikinduta zituen gainera, betiere Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera. Identifikatuta, gertatutakoa argitzeko ertzain etxera eraman zuten.

Gertakarien lekuan jasotako informazioaren arabera, emakumea beste bi pertsonarekin banku batean eserita zegoen. Bat-batean erasoaren ustezko egilea gerturatu eta dirua eskatu ziola azaldu du Segurtasun Sailak, emakumeak ezezkoa erantzunda, labaina atera, lepoan jarri eta ebakia eragin zion.

Gizona  atxilotu egin zuten homizidio saiakera egotzita. Labaina ere aurkitu dute erasoa izan zen lekuan, ustezko erasotzaileak erabilitakoa da.

Segurtasun Sailak erasotzaileak eta emakumeak elkar ezagutzen zutela zehaztu du, baina ez zutela haien artean lotura sentimentalik gaineratu du.

Erasotzailea, gaur bertan eraman dute epailearen aurrera.

 

Erlazionatutako edukiaMarkel Olano: “Emakumeen aurkako indarkeriak ez du lekurik gure gizartean”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.