Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Hasierako helburuak beteta, bigarren fase batean sartuko da Labore

Labore Oarso orain dela lau urte jarri zen martxan. Larunbatean batzar nagusia egin zuten, eta pisuzko erabakiak hartu zituzten, etorkizunari begira.

labore oarso lau urte 1.600 erreferentzia inguru dituzte Laboren.
Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2021/01/19

Labore Oarsok 2017an hasi zuen bere ibilbidea. Pasa den larunbatean, bazkideen batzar orokorra egin zuten, eta bertan ziurtatu zuten “hasierako ametsak egi bihurtu” direla.

Hasierako helburu horiei errepasoa eman zieten: mila bazkidetik gora ditu kontsumo kooperatibak; kanpo ekintzen egitarau propioa landu du; 1.600 erreferentziatik erdia bertako produktuak izatea; eta sei langileko lan talde egonkorra sortu dute.

Horiek lortuta, bigarren fase batean sartuko dira. “Berriz ere amets egiteko garaia da; egi bihurtuko ditugun ametsak. Ametsak, dena dela, badituzte oinarri batzuk, Labore ez baitzen sortu denda soil bat izateko”, adierazi zuten.

Zaintzarako helburuarekin sortu zen Labore, hainbat esparrutan:

  • Bertako ekonomia zaindu, lehen sektorea indartuz eta kontsumo zirkularra indartuz.
  • Oarsoarrak zaindu, elikadura osasuntsua eskubidea baita.
  • Irabazi asmorik gabeko elkarte izaeraren bitartez, bazkideak zaintzea.
  • Ingurumena zaintzea, bertakoa eta garaian garaikoa kontsumituz.

Horrez gain, hizkuntza paisaia eta barne eta kanpo komunikazioa euskara hutsez egiten dutela gogorarazi zuten.

Azpi-batzorde berriak

Bigarren faseari begira, azpi-batzorde berriak sortzea erabaki du Labore Oarsok. Zazpi izango dira guztira:

  • Etxekoak: Labore dendaren mantenuaz arduratuko da, eta lokala hobetzeko inbertsioez arduratuko da.
  • Produktu taldea: Dendan eskaintzen diren produktuak aukeratzeaz eta hobekuntzaz arduratuko den lan taldea. Produktuen ebaluazioa eta haien gaineko pedagogia egiten du. Kontsumitzaileen eskaerak bideratzen ditu, eta ahalegintzen da inguruko ekoizle txikiekin harremanetan jartzen.
  • Ekoizleak: Eskualdeko ekoizleen artean sortuko den taldea da. Ekoizleen beharrak asetzen saiatuko da, eta behar izanez gero, laguntzeko auzolan saioak egiten.
  • Konplizeak: Komunitateko kide guztiak zaintzeaz arduratuko da, baita irabazi asmorik gabeko elkarteekin harreman zuzenak lantzeaz ere.
  • Laborategia: Datozen urteetan egitasmoa sendotzeko pausoak aztertuko dituen taldea da, tartean plan estrategikoa sortzekoa.
  • Komunikazio taldea: Webgunea berritzen ari dira, eta kanpainak sortu eta diseinatuko ditu, baita urteko egutegia osatu ere.
  • Zuzendaritza taldea: Lan talde guztietako kideek, lehendakariak, idazkariak diruzainak eta langileen ordezkariak osatzen dute. Eguneroko jarduerari lotutako erabakiak hartuko dituzte, estrategikoak batzar nagusiak hartzen baititu.

Horiek dira oraingoz sortutako azpi-batzordeak, eta beste batzuk sortzea ez zuten baztertu. Parekidetasuna mantentzen saiatuko direla iragarri zuten. Horrez gain, Labore Oarsoko bazkideek egiten dituzten auzolanak nabarmendu zituzten.

Inbertsioak

Pandemiagatik ezin izan zuten batzar nagusirik egin, eta larunbatekoan iazko zein 2019ko diru kontuak aurkeztu zituzten. “Azpimarratu behar da egoera egonkorra eta gastu-sarrera orekatuak direla. Bazkide kuota 50 eurotan mantendu da”, jakinarazi zuten.

Aurtengo inbertsioak onartu zituzten batzar nagusian. Horrela, lokala egokitzeko isolatze-lanak egingo dituzte, eta aparkalekua txukunduko dute.

Horrez gain, lehendakari eta idazkari berriak aukeratu zituzten, datozen hiru urterako. Joana Mendiburu izango da presidentea, eta beste kargua Maitena Urretabizkaiak izango du. Salvador Zarrazkin izango da diruzaina, orain arte bezala.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.