Pasaiako Ezker Anitza-IUk Karmengo Amarekin bat egin du

Pasaitarrak animatu dituzte seme-alabak herriko eskola publikoan inskribatzera, "kalitatezko hezkuntza euskaldun, berdintasunezko eta inklusiboaren" alde.

Pasaiako Ezker Anitza-IUk pasaitarrak animatu ditu ikastetxe publikoan euren seme-alabak matrikulatzera.

Pasaiako Ezker Anitza-IUk familia pasaitarrak euren seme-alabak Trintxerpeko Karmengo Ama Ikastetxean matrikulatzera animatu ditu, “kalitatezko hezkuntza euskaldun, berdintasunezko eta inklusiboaren berme gisa”.

Herenegun hasi zen matrikulazio epea datorren ikasturterako, hilaren 29ra arte. Ezkerreko alderdiak PSE-EEk eta EAJk osatutako udal gobernuari eskatu dio haur pasaitarrak eskola publikoan matrikulatzea sustatzeko, eta Trintxerpeko barrutian bizi ez direnen garraioa diruz laguntzeko.

Pasaiako Ezker Anitza-IUk hezkuntza sistema bakarra defendatu du: publikoa, inolako kontzerturik gabe; “izan ere, kontzertuen lehia ezberdina da, eta horrek haur guztiek aukera berdinak ez izatea eragiten du”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.