Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia
Joana Mendiburu. Labore Oarsoko presidentea.

"Laboreren aktibo handiena bazkideak dira; babesa ematen dute"

Laborek lau urte bete ditu. Hasieran jarritako helburuak beteta, bigarren fase batean sartu dira. Mendiburu presidente hautatu berri dute.

joana mendiburu Joana Mendiburu.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/01/22

Labore Oarso kontsumo elkarteak lau urte bete ditu. Hasieran jarritako helburuak beteta, bigarren fase batean sartu dira. Mendiburu presidente hautatu berri dute, eta dituzten erronkak eta planak azaldu ditu.

Ametsak egi bilakatu dituzuela adierazi zenuten larunbateko batzarrean. Uste baino lehenago?
Baietz esango nuke. Lehenengo bileretan ez dut uste inork pentsatuko zuenik beteko zirela: mila bazkide baino gehiago ditugu, sei langile… Ilusioa ere sumatzen da, eta berriro amesteko gogoa.

Jendeak proiektu hau espero zuela bagenekien. Bazegoen gizartean elikaduraren, ekoizpenaren edo osasunaren inguruko kezka. Labore hutsune bat betetzera etorri da. Pandemiak, gainera, kezka hori areagotu egin du, eta Laboren eragina izan du.

Indartuta atera al zarete pandemiatik?
Elikaduraren kezka bat dago, eta Labore da arazo horri konponbidea emateko bideetako bat. Arazoa dagoela esaten dudanean, hainbat arlo daude: alde batetik, elikagai ultraprozesatu gehiegi kontsumitzeak gure osasunean duen kaltea; bestetik, ingurumenari egiten dion kaltea, urrutitik ekartzen baitira eta ontziratzeen ondorioz hondakin asko sortzen dira…

Horiei ekonomiarena batu behar zaie. Adibidez, Marokoko marrubiak erosten ditugunean, badakigu zein lan baldintzatan jaso dituzten. Horregatik da garrantzitsua bertakoa kontsumitzea, bertako nekazariek ekoiztutakoa.

Zuen arteko zaintzari ere garrantzia ematen diozue.
Hainbat lan talde berri sortuko ditugu. Horietako baten izena Konplizeak da, bazkideon arteko elkartasuna sustatu nahiko lukeen taldea da. Bertako ekonomia eta elikadura zaintzeak kostu bat dauka, kontziente gara. Baliteke familia batzuek zailtasunak izatea gurean erosketak egiteko, eta haiei ere lagundu behar zaie. Elikadura osasuntsua edukitzea eskubidea da, ez da aukera bat.

Eskubide horiek bermatzeko pausoak emango ditugu. Irabazirik gabeko elkartea gara, eta bazkideek 50 euroko kuota ordaintzen dute. Beraz, prezioetan ezarritako marjina txikia da; Laboreko prezioak uste baino apalagoak dira askotan.

labore oarso batzarra

Larunbatean egin zuten batzar orokorra. Bertan hautatu zuten zuzendaritza.

Proiektua egonkortuta, zein dira finkatu beharreko asmoak?
Beste dimentsio bat eman nahi diogu. Bazkideen borondatearekin, ilusioarekin eta jakintzarekin kontatzen dugu. Hortik sortuko dira azpi-taldeak. Batzuk badaude, produktuena adibidez. 1.600 erreferentzia ditugu, eta banaka aztertzen dituzte, osasun, ekonomia eta ingurumen irizpideetatik. Lan horri esker, bazkideak badaki erosten duen hori nork, non eta zein baldintzatan ekoitzi duen.

Orain sortuko duguna ekoizleen taldea izango da, zein behar eta laguntza behar dituzten ikusteko. Gainera, plan estrategikoa diseinatuko duen taldea ere sortuko da, bost urte barru non egon nahi dugun pentsatu behar duena. Horrez gain, pedagogia egin behar da. Adibidez, ulertarazi behar da urte osoan kiwia jateko Zeelanda Berritik ekarri behar dela, duen ingurumen arrastoarekin.

Bazkideen inplikazioa nabarmena da.
Laboreren aktibo handiena dira bazkideak, eta hor daudela jakiteak babesa ematen dizu. Bakoitzak bere ekarpena egiten du gogoa duen tokian, eta nahi duenean, bakoitzak bere neurrian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.