Pilotaren punparen hotsa entzungo da berriro Madalensoron
Asteburu honetan bueltatuko da federatuen mailako pilota partidak. Oiarpek eta Txostek uniforme zuria jantziko dute berriro.
![pilota emaitzak oiarpe urriak 26](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2020/10/whatsapp-image-2020-09-03-at-21-51-37-3.jpeg)
Kirol ez-profesionalak pixkanaka bueltatzen ari dira berriro. Ezker Hormako Gipuzkoako Txapelketa jokatzen hasiko da asteburuan. Txostek Zubieta 2 jasoko du bihar goizean Madalensoron, 10:30ean.
Esku huskako modalitatean, berriz, Oiarpekoek bina partida jokatuko dituzte gaur eta bihar. Gaurko partidak 18:45ean hasiko dira, eta biharkoak, 15:30ean. Etxeko pilotalekuan jokatuko dituen partidez gain, kanpoan ere jokatuko dituzte. Hemen klik eginda ikus daiteke kartelera osoa.