Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaPolitikaUdala

Amazon herrian ezartzea "komenigarria" ez dela adostu dute aho batez

Hainbat eragilek aurkeztutako mozioa babestu dute bi udal taldeek. Proiektua zorrotz aztertu eta tokiko ekonomia sustatzeko konpromisoa hartu dute.

amazon mozioa oiartzun Mozioa aurkeztu duten eragileetako ordezkariak.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/01/28

Azken asteetan, COVID-19arekin batera, Oiartzunen hizpide izan den gai nagusietako bat izan da Amazonen logistika zentroaren ezartzea. Gaia plenora iritsi zen atzo, herriko eta eskualdeko eragile talde batek logistika erraldoiari buruzko mozioa eramanda.

Amazonek herriko eta eskualdeko tokiko merkataritzari kalte egingo diola defendatzen dute mozioan, eta enpleguak ziurgarritasunik gabeko egoeran jarriko dituela. Frantziako adibidea jarri zuten: “Iturri batzuen arabera, Amazonek Frantzian sortzen duen enplegu bakoitzeko 2,2 enplegu deuseztatzen direla kalkulatzen da”.

Ingurumen kalteen datua ere izan zuten hizpide: 2019an 51 milioi tona CO2 isuri zituen. “Banaketa-ibilgailuek karga erdian zirkulatzen dute entrega-epeak bete ahal izateko eta horrek karbono-aztarna nabarmena sortzen du”, gaineratzen du mozioak.

“Behar baino zerga gutxiago” ordaintzen dituztela salatu zuten, eta “konpetentzia desleiala” egiten dutela. Horrez gain, Amazonen furgonetek trafiko pilaketa handiagoak sorraraziko lituzkete.

Amazoni erosi ala ez erosteko aukera pertsonalen barruan kokatu dute, eta udalei eskatu zieten tokiko merkataritza laguntzeko eta sentsibilizazio kanpainak abiarazteko.

Hiru eskaera egin zizkioten udalari, bere egiteko:

  • Aipatutako arrazoi horien guztiengatik, Amazonen banaketa zentroa Oiartzunen jartzea ez dela komenigarria adieraztea.
  • Amazonek jarduera egin ahal izateko aurkeztu duen proiektua eta egitasmoa zorrotz aztertzeko konpromisoa hartzea.
  • Mozioaren helburuarekin bat egiten duelako, komertzio txikia babesten eta indartzen jarraitzeko konpromisoa.

[Hemen klik eginda irakur daiteke mozio osoa]

Udal gobernua, “lanean”

Amazonen etorrera bere testuinguruan kokatu zuen Eneritz Arbelaitz alkateordeak. Amazon Oiartzunera etortzea “kasualitatea” ez dela azaldu zuen, Irun eta Donostiaren artean dagoelako.

Gogorarazi zuenez, duela bost urte merkataritza sustatzeko plan parte-hartzailea abiarazi zuten, merkatariekin zein herritarrekin. Arbelaitzen esanetan, merkatari txikiek balio erantsia ematen diote herriari. “Harremanak sustatzen ditu, bizitza ematen die herriari eta auzoei, ekoizleen eta erosleen arteko katea ahalik eta motzena da…”, gaineratu zuen.

Azken urteetan azalera handiko saltokiak ez ezartzeko lanean ari direla ziurtatu zuen Arbelaitzek, eta kasu batzuetan gelditu dituztela jakinarazi (Ramon Vizcaino edo Bidebitarteren kasuetan). Beste multinazional batekin auzitan daude, udalak emandako argudioak ontzat eman ez zituztelakoan.

Jexux Leonet alkateak, bere aldetik, adierazi zuen udalak “kezka handirekin” bizi duela. Merkatari elkarteekin bildu dira udalak zein baldintza jarri zituen argi uzteko. “Arautegi guztiak bete beharko dituzte, eta bat egin behar dute plan orokorrarekin, eta oinarri juridikoekin hartuko ditugu gure erabakiak”, zehaztu zuen Leonetek.

Amazonen tramitazioa aurrera doala jarraitzen duela adierazi zuen, eta udalaren eskumenetatik ahal den guztia egiten ezarpena saihesteko. “Herri eredu jakin bat nahi dugu, herritarren harremanetan oinarrituko dena. Komertzio txikia, kaleko bizitza eta auzoko bizitza beharrezkoak dira, eta Amazonen eredua kontrajarria da horrekin. Urrundu egiten ditu herritarrak”.

EAJ, mozioarekin bat

Janire Mitxelena EAJren bozeramaileak bere taldearen jarrera azaldu zuen segidan. Udal gobernu taldeak, 2021eko aurrekontuak osatzerakoan, EAJk komertzio txikiari buruzko egindako proposamen bat barnebiltzea erabaki zuen.

“Merkataritza txikia bada gure kezketako, eta proposamenetako bat aurrekontuetan islatuta agertu da. Ea betetzen den. Hori esanda, koherentziarekin jokatuz, mozioa babestuko dugu”, azaldu zuen Mitxelenak.

Beraz, aho batez babestu zen mozioa.

Diru laguntza eta hitzarmenak

Gai zerrendan izan ziren beste gai batzuk, gehienak hitzarmen eta diru laguntzen berritzea. Zehazki, lau erakunderi aurten egin beharreko ekarpen ekonomikoei buruz aritu ziren. Aho batez onartu ziren puntu guztiak.

  • Udal Ikastola Partzuergoa: 742.000 euro.
  • Haurtzaro Ikastola: 417.000 euro.
  • Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa: 93.000 euro.
  • Luberri Ikasgune Geologikoa: 63.700 euro.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.