'Transpatioa', jolastokiaren eraldaketa erakusteko
Elizalde Herri Eskolako hezkuntza komunitateak erakusketa bat jarriko du bihar, Kontzejupean. Oreka TXrekin prestatutako kanta ere abestuko dute.
Elizalde Herri Eskolako komunitateak Transpatioa izeneko erakusketa jarriko du bihar, Kontzejupean. 10:30etik 19:00etara bitartean egongo da ikusgai.
Izenak aditzera ematen duen bezala, erakusketak ikastetxeko jolastokiaren eraldaketa erakusten du, hainbat paneletan. Futbolak patioan bereganatzen zuen espazioarekin kezkatuta, hainbat praktika egin dituzte. Ageda Blasco artistak lagundu die bide horretan, eta Tabakaleraren .
Esaterako, edukiontzi bat dute jolastokian, jolaserako material neutroarekin. Helburua bestelako jolas batzuk sortzea da. Oraindik martxan den prozesuaren berri ematen dute panelek.
Erakusketaz gain, ekitaldi bat antolatu dute bazkaldu ondorengo ordurako. 15:15ean, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek Oreka TXko Harkaitz Martinez de San Vicenterekin eta beren musika irakaslearekin sortutako Transpatanka pieza joko dute.