'12cm' erakusketa bisitatzeko azken asteburua izango da hau
Ezohiko urte honetan mende laurdena bete du erakusketak. Ikusgai izango da igandera arte, Pasai San Pedroko Udal Aretoan.
12cm erakusketa bisitatzeko azken eguna igandea izango da. Ezohiko urte honetan, mende laurdena bete du egitasmoak eta ospatzeko, orotariko obrak barnebildu ditu: pintura, eskultura, argazkigintza, serigrafia, bideoa eta teknika mistoak, besteak beste.
Sorkuntzak San Pedroko Udal Aretoan daude ikusgai (Morales Oliver plaza, 3) eta honakoa da azken hiru egunetako ordutegia: gaur eta bihar -ostirala eta larunbata- 18:30etik 20:30era; eta igandean, ixteko, 11:30etik 13:30era.