Asteburuko pilota partidak (2021-01-29)
Txostekoek Joko Garbiko partida bat jokatuko dute bihar goizean. Oiarpeko pilotariek bederatzi partida jokatuko dituzte etxean.
Txosteko pilotariek Joko Garbiko Ezker Hormako Gipuzkoako Txapelketako partida jokatuko dute bihar goizean, Zubietaren kontra. 10:00etan hasiko da partida.
Oiarpekoek, berriz, bederatzi norgehiagoka izango dituzte Madalensoron. Gaur bi jokatuko dituzte, 18:45ean hasita. Bihar zazpi izango dira, 14:00etatik aurrera.
