Jostailu, liburu eta bestelakoen trukean arituko dira ludotekan
Jasotako materialak berrogeialdia pasatu ondoren, prest daude materiala banatzeko. Kontsumismotik aparte dauden truke bideak erakutsi nahi dituzte.
Abaraxka Ibiltariak material trukea egingo dute bihar arratsaldean, 16:30etik 19:00etara bitartean. Ludotekako kideek eramandako materiala hartzeko prest egongo da, berrogeialdia pasatu ondoren.
Urtarrilean zehar kontsumismoa landu dute Abaraxkan, eta horren harira antolatu dute trukea ardatz izango duen jarduera. Kontsumismo horrek ingurumenean duen eragina ere aztertu dute. Nahi duena joan daiteke biharko trukera.
Denetariko materiala jaso dute bertan: Ipuinak, jostailuak, koilareak, panpinak, puzzleak, palak, erraketak, patinak…