Larre Plana aztertuko duen batzar irekia egingo dute bihar

Udaleko, aldundiko eta Oiartzungo Abeltzainen Elkarteko kideek parte hartuko dute bileran. Egindakoa errepasatu eta etorriko direnei buruz arituko dira.

larre plana Urteroko saioa egingo dute bihar [Arg: @oiartzunudala].

Bihar, hilak 30, Larre Planari lotutako batzarra egingo dute udaletxeko pleno aretoan. Udaleko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Oiartzungo Abeltzainen Elkarteko kideak elkartuko dira, 11:00etan.

Saioaren helburua Larre Planaren jarraipena egitea izango da. 2020an egindakoei errepasoa emango diete, eta aurtengo beharrak jasoko dituzte.

Horrez gain, Goilarre programa aurkeztuko diete bertara joaten direnei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.