Pailazoen emanaldirako sarrera batzuk salduko dituzte igandean bertan
'Amaren intxaurrak' ikuskizunaren bigarren saioa ikusteko sarrerak salgai jarriko dituzte Elorsoro kiroldegiko leihatilan.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Amaren intxaurrak ikuskizuna eskainiko dute igande arratsaldean. Bi saiotan izango da, 16:00etan eta 18:30ean.
Bigarren saio horretarako oraindik txartel batzuk salgai daudela jakinarazi dute antolatzaileek. Leihatilan jarriko dituzte salgai, zortzi euroan.
