Añorgak eraman du bi klub historikoen arteko derbia
Oiartzunen lehen taldeak partida eskasa jokatu du Karla Lekuonan. Bigarren taldeak hiru puntuak poltsikoratu ditu etxean.
Gipuzkoako emakumezkoen futbolean bidea urratu zuten bi klub historikoren arteko derbia jokatu zuten atzo goizean.
Oiartzunek Añorgaren bisita jaso zuen Karla Lekuonan, eta lehenengo ordu erdian bakarrik izan ziren tamainako arerio. Hortik aurrera, oiartzuarrak donostiarren menpe egon ziren. 0-2 galdu zuten.
Arratsaldean etorri ziren albiste onak. Euskal Ligako taldeak 2-1 irabazi zion Pauldarrak Barakaldoko taldeari. Rebecca Dianak sartu zituen oiartzuarren bi golak.