EH Bilduk batzar telematikoa egingo du larunbatean
COVID-19aren kudeaketaz eta agintaldi planaz arituko dira.
Larunbatean “hilak 6) batzar telematikoa egingo du EH Bilduk. Jitsi plataformaren bidez egingo dute batzarra eta parte hartu nahi dutenek 673 06 46 78 telefono zenbakira deitu edota ohiko kanalak erabili beharko dituzte (posta eta sare sozialak) harremanetan jartzeko.
Covid-19aren kudeaketa eta agintaldi plana izango dituzte hizpide. Juan Carlos Izagirrek hartuko du parte.