Euskal errepresaliatuen aldeko karteladak, bertan behera behin-behinean
Errenteria-Orereta eremu gorrian den bitartean ez dute, segurtasunagatik, karteladarik egingo.
Carmen Llopis, Mikel Arrieta larri gaixo dagoen preso oreretarraren ama, presoen aldeko mobilizazio batean. Euskal preso eta iheslarien alde ostiralero egiten dute kartelada Etxeratek deituta. Bada horiek, behin-behinean, bertan behera utziko dituztela jakinarazi dute gaur. Errenteria-Orereta gorriz markatutako udalerrien eremura pasa zen atzo, eta egoerak irauten duen bitartean ez dutela elkarretaratzerik egingo.
