Lanengatik trafiko aldaketa Urola kalean
Kanalizazio lanak egingo dituzte bertan, eta hori dela eta, Bidasoa eta Urola kaleen arteko bidegurutzea moztuta izango da.
Urola kaleko trafikoan behin-behineko aldaketak egingo dituzte gaurtik hasita eta hiruzpalau astez. Kanalizazio lanak egingo dituzte bertan, eta hori dela eta, Bidasoa eta Urola kaleen arteko bidegurutzea moztuta izango da denbora epe horretan.
Urola kaleko norabidea aldatu egingo dute, gainera, eta Oria Kaletik Lope Isasti kalera joan beharko da derrigorrez; Lope Isasti kaletik ezingo da Urola kalera sartu.