Antxoko bulebarra eskatzeko manifestazioa egingo dute
Joan den hilabetean hasitako bideari jarraipena emanez, datorren ostiralean Gure Zumardian bilduko dira, 20:00etan, Adifen alboko bulebarra eskatzeko.
Ostiralero elkartuko dira Gure Zumardian, 20:00etan. Ostiralean Gure Zumardian elkartuko dira bizilagunak, 20:00etan, Adifen tren geltokia berritzeko lanak egiten dituztenean, bertan bulebarra sortzeko proposamena aintzat har dezaten instituzioek. Antxotarrei laguntza eskatu diete antolatzaileek, iniziatiba babesteko.
