COVID-19aren tasa 1.000tik gorakoa da Lezon
Koronabirusagatik hamahiru kutsatu gehiago atzeman ziren atzo (asteartea) Lezon. Egun bakarrean orain arte jaso den daturik handiena da.
Atzo, Lezon koronabirusagatik beste hamahiru positibo atzeman zituzten, Osasun Sailak bildutako datuen arabera. COVID-19aren datuak daudenetik, egun bakarrean herriak izan duen positiboen daturik altuena da.
Horregatik, tasak oso nabarmen gora egin du. Igandean 100.000 biztanleko zenbaki hori 700 pasatan zen bitartean, atzo, 1.003,29rainokoa zen.
Datu horiek eta beste asko Osasun Sailak bere webgunean ditu jasota.