Ehiza larriko zortzi uxaldi egingo dituzte
Udalak gogorarazi du mendizaleen eta baserrietako ondasun zein jabetzen zaintza bermatzeko, behar diren segurtasun eta babes neurriak mantentzea derrigorrezkoa dela.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Ehiza federazioak ehiza larriko —basurde eta orkatzak— zortzi uxaldi egingo dituztela jakinarazi du Errenteriako Udalak. Horren harira, udalak gogorarazi du mendizaleen eta baserrietako ondasun zein jabetzen zaintza bermatzeko, behar diren segurtasun eta babes neurriak mantentzea derrigorrezkoa dela.
Era berean, pandemia dela eta, ezarritako prebentzio neurriak betetzeko deia egin du.
Herritarrei jakinarazi egin dizkie uxaldiak izango diren egunak, eta zein eremuetan egingio dituzten. Honakoak: etzi, Garaño-Larratx eremuan; etzidamu, Untzaindi-Aholan; hilaren 13an, Susperregi-Izenederren; 14an, Iantzi-Aparrainen; 20an eta 21ean, Urdaburun; 27an, Landarbaso-Izenederren; eta 28an, Garaño-Larratxen.
Aurretik ere egin dituzte ehiza larriko uxaldiak udalerrian; azkenak, pasa den abenduan eta urtarrilean, zehazki.