Ondartxo pasealekua berrirekitzeko lanak lau hilabetez luzatuko dira
Nahikari Otermin Hirigintza zinegotziak iragarri du oraindik ez dakitela obrak noiz hasiko diren, hainbat izapide egin behar baitira aurretik.
Joan den urteko irailean Pasaiako Hirigintza zinegotzi den Nahikari Oterminek iragarri zuen Ondartxo pasealekua berrirekitzeko ezinbesteko diren lanak udalak egingo dituela, aldundiaren diru laguntza bati esker. Lehen aurreikuspenen arabera, lan horiek joan den urte amaieran hasita beharko lukete, baina oraindik ezin izan zaie ekin.
Oterminek jakinarazi du udaleko teknikariak exekuzio subsidiarioaren jakinarazpena prestatzen ari direla, jabekideei helarazteko. Behin horiek jakinaren gainean jarrita, obraren exekuzioa lizitatu eta egikaritza esleituko da. Aurreikuspenak betetzen badira, lau hilabetean amaituko lukete horiekin.