Pepita Santa Cruzek, mendea soinean
Ereñotzun jaioa, Lezora joan zen bizitzera 35 urterekin eta bertan ezkondu; egun Errenteria-Oreretako Sanmarkosene adinekoen egoitzan bizi da.
Erraz esaten da. 100 urte, mende bat, bete du Purita Santa Cruzek. Ereñotzun jaioa, 35 urterekin joan zen bizitzera Lezora baserriko lanekin gogaituta. Bertako Bodega tabernan lanean hasi zen, eta Lezon bertan ezagutu zuen senarra eta semea jaio. Gaur egun Errenteria-Oreretako Sanmarkosene adinekoen egoitzan bizi da, eta bertan ospatu du bere urtebetetze biribila.
Txistu doinuek alaitu zioten eguna Santa Cruzi; hori bai, egungo egoerara moldatuta eta neurriak errespetatuta, egoitzaren kanpoaldean egin zuten errezitaldia txistulariek. Zorionak, eta urte askoan Purita.