Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Haur erbesteratuei buruzko dokumental propioa proiektatuko du Kattin Txikik

'Gerrako haur' izandako bost oiartzuarren testigantzak jaso ditu Kattin Txikik, eta hilaren 13ko ekitaldian bertan omenduko dituzte.

habana 'Habana' itsasontziko irudia.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/02/04

Kattin Txikik haur erbesteratuei buruzko dokumentala aurkeztuko du hilaren 13an, larunbata. 35 minutuko dokumentala egiteko, 1936ko Gerran herritik alde egin behar izan zuten bost oiartzuarren testigantzak jaso dituzte.

Maria Gaztelumendi Sagarzazu, Nikolas Aristizabal Alzugarai, Maria Luisa Lahoya Lapesa, Manoli Mujika Ezponda eta Maritxu Mujika Ezponda dira beren lekukotzaren ekarpena egin dutenak. Ingalaterran edo Frantzian egon ziren bost oiartzuarrak omenduko dituzte datorren asteko ekitaldian (12:00etan hasiko da).

Bertara joateko gonbidapena lortu beharko da. Horretarako, 673 02 40 44 edo 656 78 15 45 telefono zenbakietara deitu beharko da.

37.930 haur

Kattin Txikik 1936ko testuingurua gogorarazi du. Gerrak familietan eragin handia izan duela nabarmendu dute: “Gizonezkoak zirenak, aitak eta anai helduenak, oro har, borroka egitera joan ziren eta emakumeak, euren haurrak eta adineko pertsonak aurrera ateratzeko eta bizirauteko, sekulakoak asmatu beharrean aurkitu ziren”.

Frontetik hurbil edo urrun bizitzeak asko baldintzatu zuen. Oiartzunen kasuan, miliziano errepublikazaleek atzera egin zutenean, hainbat familiak alde egin behar izan zuen herritik, eskualde seguruagoetara.

Gerrak aurrera egin ahala, Gipuzkoako 100.000 bat lagunek Bizkaira ihes egin zuten. “Itsasoa zen irtenbide bakarra, itsasotik bakarrik joan zitezkeen Frantziara, Ingalaterrara, Danimarkara, Belgikara, Errusiara eta Mexikora ere”, adierazi du memoria historia lantzen duen elkarteak. 

Guztira Euskal Herriko 37.930 haur erbesteratu ziren, 30 itsasontzik egindako 61 bidaiatan.

Elkartasuna mundu osoan

Erbesteratze horiek aurrera eraman ahal izateko, erakunde politiko eta sindikalek zein beste herrialdeetako gobernu eta erakunde solidarioek. Gernikako bonbardaketa izan zen, oro har, horren akuilu. 

“Bizimodu berrira egokituak zeudenean”, jarraitu dute Kattin Txikikoek, “hizkuntza ikasia, familia, lagunak eginak, etxera itzuliarazi zituzten haur hauek. Maitasuna eman zieten familiak berriz ere utzi beharrean aurkitu ziren, berriz ere urradurak sortu ziren eta gainera… zer topatuko ote zuten etxerako bueltan?”.

Francoren erregimenarekin topo egin zuten, eta “gorrien seme-alabak” zirelako baztertu zituzten

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.