Aitor Zelaia eta Galder Barbado aske nahi dituzte
Bihar elkarretaratzea egingo dute 12:00etan Herriko Plazan Ankerkeriari Stop Aitor eta Galder aske lelopean.
Bi gazteei elkartasuna adierazi eta babesa adierazteko egindako elkarretaratzea pasa den hilabetean. Lau urteko espetxe zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteei lehergaiak egiteko materiala edukitzea leporatuta. Erabakia salatzera deitu dute, eta bihar elkarretaratzea egingo dute 12:00etan Herriko Plazan Ankerkeriari Stop Aitor eta Galder aske lelopean.
Zelaia amurrioarra eta Barbado gasteiztarra Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu zituzten duela hamar urte eta aste honetan bertan heldu da epaiaren berri. Joan den urtean atxilotu zituen bi gazteak Ertzaintzak Duranan aurkitutako suziri batzuen harira. Hainbat hilabetez espetxean izan ondoren, joan den urteko abuztuan baldintzapean askatu zituzten bi gazteak.
Berriak bi gazteak elkarrizketatu ditu epaiaren harira.
