Beraungo estadioa asteburuan ere herritarren eskura
Bertaratzen direnek kantina aldetik sartu beharko dute, eta segurtasun neurriak errespetatu azpiegituraren araudia bezalaxe.
Larunbat eta igandeetan Beraungo Estadioa erabiltzeko aukera izango dute errenteriarrek. Federatutako eta eskolako jarduerak etenda, asteburuan ere erabilgarri izango dira atletismo pista zein futbol zelaia, 09:00etatik 18:00etara.
Doakoa da erabilera, baina aldagela eta argi sistemara sarbiderik ez da izango. Bertaratzen direnek kantina aldetik sartu beharko dute, eta segurtasun neurriak errespetatu azpiegituraren araudia bezalaxe. Maskara derrigorrezkoa izango da, distantzia fisikoa errespetatzea ere, eta ezingo da jarduera taldean egin.
Astean zehar ere erabilgarri dago kirol eremu hori, 09:30etik 16:30era.