Oarsoaldeko lau herriak COVID-19aren eremu gorrian
Oiartzunek jada 100.000 biztanleko tasa 500etik gorakoa du. Bereziki larria da Lezoko egoera, 1.134ko tasarekin orotara.
Oiartzun ere COVID-19aren eremu gorrian sartu da. 100.000 biztanleko tasa 500etik gorakoa du atzo Osasun Sailak bildutako datuen arabera. Beraz, Oarsoaldeko lau herriak daude koronabirusaren larrialdi goreneko egoeran.
Atzo (osteguna), Errenteria-Oreretan hamar kutsatze gehiago atzeman ziren, zortzi Pasaian eta bosna Oiartzunen eta Lezon. Azken herri honetako tasa bereziki larria da, 1.134ra heldu da.
Jarraian, herriz herrikako tasen errepasoa. Informazio honekin doan taulan, 2021eko asteaz astekako tasaren bilakaera dago.
- Errenteria-Orereta: 535 (urtarrilaren 28an, 403).
- Pasaia: 633 (urtarrilaren 28an, 663).
- Oiartzun: 520 (urtarrilaren 28an, 337).
- Lezo: 1.134 (urtarrilaren 28an, 493).
Osasun Sailaren data basetik hartutako datuak dira horiek. Xehetasunak nahi izatekotan hara joateko aukera dago.