Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Erreportajea] ‘Nire begietatik’, herri baten izana azalera ekarriz

Maialen Ledesmak bizitoki duen lurrarekin bat egiteko hartu zuen kamera eskutan. Ordutik, bisorean zehar atzematen duenari forma ematen dirau. Antxotarrek bere egin dituzte haren sorkuntzak.

Egunero herri inguruan ikusten duena ukigarri bilakatzen du, era askotako moldeetan [Irudia: Maialen Ledesma]. Egunero herri inguruan ikusten duena ukigarri bilakatzen du, era askotako moldeetan [Irudia: Maialen Ledesma].
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/02/05

Maialen Ledesma nor den galdetuta, «oso geldirik egon ezin den pertsona bat» aipatu du antxotarrak; frenesi horren barruan bere du hark natura, bizileku duen lurra, eta horren esentzia kamera baten bisoretik hauteman, atzitu eta ukigarri bihurtzeko gaitasuna dauka.

Nire begietatik izenpean bere sorkuntzak barnebiltzen dituen marka sortzea du asmo; bide horretan, bere begietatik jaiotzen dena argazki, jertse, lientzo, poltsa… bihurtuta asko dira Ledesmaren sortzeak bere egin dituzten herritarrak.

Langabeziak bizimodu berria ezagutarazi zion, eta hala hasi zen serigrafiaren munduan murgiltzen, diseinuan sakontzen eta teknika berriak esploratzen. «Argazkilaritza asko gustatzen zitzaidan eta denbora librea neukanez saltseatzen hasi nintzen». Etxeko gelatxo batean tailerra muntatu eta txikitasun horretan hasi zen sortzen, irizpide argi batekin: «Ideia zen nola uztartu serigrafia argazkilaritzarekin, eta non bizi naizen».

Herria inspirazio
Askok esan ohi dute Oarsoaldea grisa dela, baina sortzaileak aitortu du hark gogoko duela gris hura; heztean inguruan ikusi duena maitatzen ikasi du, eta ez da bakarra. Izan ere, bere lehen ilustrazioa portuko garabi baten silueta izan zen; sareetan partekatu zuenean ez zuen espero, inolaz ere, halako arrakasta izango zuenik. «Enkarguak izan nituen, eta noski, ez nengoen horretarako prest…».

Ohiz kanpokoa gerta liteke halako lanerako dorre bat jendeak azalean eraman nahi izatea, orotariko jantzi moduan, baina ezkutupeko zentzua aurkitu dio antxotarrak horri bizilagunen istorioak entzunda: «Adineko gizonak etorri zaizkit euren aitonek portuan lan egiten zuteneko garaiak aipatuz».

Hark ere lotura sendoa sentitzen du txikitan errepidearen beste aldean ikusten zuenarekin: «Portua beti izan zaigu arrotz, baina integratuagoa genuen». Herritarrek badute, beraz, atxikimendu hori: «beren egin dute, batera edo bestera, oroitzapenengatik, agian…».

Antxok eman diona itzuli nahi dio. Lehengaiak tokiko dendetan eskuratu eta sorkuntzak horietan jarri izan ditu eskura. Etorkizuna ezjakina den arren, —joskintza aipatu du—, argi da herritik eta herriarentzat segiko duela sortzen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.