[Bideoa] Pasaia, 1961ean
Cinecorto ekoiztetxeak egindako bideoan, urte hartako industria, ohitura, eta pasaitarren berri ematen da. 15 minutu ingurukoa da ikus-entzunezkoa.
Azken boladan sare sozialetan zabaldu da bideoa, eta sekulako arrakasta izaten ari da. Pasaia 1961ean nolakoa zen agertzen da Cinecorto ekoiztetxearen hamabost minutu inguruko lanean.
Lan munduko irudiak, langileak, ohiturak, herritarrak eta bestelakoak ageri dira Javier Agirrek zuzendu zuen ikus-entzunezkoan. Off ahotsak Roberto Llamas eta Angeles Makuarenak dira (gaztelaniaz daude).