Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Topoaren lurperatzea eskatzen duen mozioa aurkeztu du PSE-EEk

"Garrantzi bizikoa" da herriaren etorkizuneko garapenerako Palenciaren hitzetan proiektu hori, baita herritarren bizi kalitatea hobetzeko ere.

Isaac Palencia.PSE-EEko bozeramailea.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/02/05

“Topoa lurperatzeak Errenteriak duen trenbide orbaina ezabatuko du behin betiko”. Hala esan du Isaac Palenciak, PSE-EEko bozeramaileak gaur goizean egin duen agerraldian. Bertan jakinarazi du, bere alderdiak mozioa aurkeztu duela gaur bertan datorren udalbatzaren osoko bilkuran lantzeko, topoaren lurperatzearen alde egiteko eskatuz udalari.

“Garrantzi bizikoa” da herriaren etorkizuneko garapenerako Palenciaren hitzetan proiektu hori, baita herritarren bizi kalitatea hobetzeko ere, “proiektua aurrera ateratzeko instituzio arteko elkarlana ezinbestekoa da, udalak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean aritu behar dute bi administrazio publiko horien artean akordio batera heldu eta 2011n jaurlaritzak berak onartu zuen proiektua aurrera ateratzeko”.

Iazko azaroaz geroztik Garraio kontseilari orde Pedro Marco eta Eusko Jaurlaritzako Garraio Zuzendari Loli de Juanekin bildu dela azaldu du Palenciak, eta bi bilera horietan trenbide sareko eremu horretan hobekuntzak eskatu ditu; “duela hamar urte jaurlaritzak berak onartu zuen Donostialdeko Metroaren Azterketa Informatiboa txostenean jasota daude dagoeneko hobekuntza horiek”.

Palencia Topoaren Erdialdeko geltoki kanpoan. Argazkia: PSE-EE

Topoa lurperatzearen onurak apatu ditu alderdi sozialistaren bozeramaileak, “mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetuko dira, espazio berriak sortu, eta hegoaldeko saihesbidea amaitzea ahalbidetuko luke; azken horrekin hiri erdiguneko mugikortasuna hobetuko litzateke, auzoen arteko komunikazioa eta irisgarritasuna hobetuz, eta topoaren eta autoen zarata ezabatuta”.

Topoak Errenteria betidanik zatitu duela nabarmendu du Palenciak, bestalde, “dimentsio handiko barrera efektua eragin du eta ezabatu egin behar da”. Horrekin batera, garai baten topoen unitateak gordetzen zituzten tailerrak hutsik daudela gogorarazi du, “eremu hila dugu hor, erabiltzen ez dena Irungo Araso industria gunean daudelako orain kotxerak; espazio horiek herriarentzat berreskuratu behar dira”.

Proiektuari heltzeko “une egokia” dela esan du Palenciak, “izan ere, lizitaziora atera dute Altza-Galtzaraborda zatiaren lanak; hori zen hasieran jarri zuten baldintza gure herrian den trenbide zatia lurperatu ahal izateko”. Horrekin batera, Hiria Antolatzeko Plan Orokorra lantzen ari dela udala ekarri du gogora, “planifikazio horretan topoaren lurperatzea sartzeko orain da unea”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.