Asteartetik, trafiko etena Euskadi etorbidean
Iberdrolak errepidean hainbat kableatu lan egin behar dituelako moztuko dute San Pedrorako norantzako bidea. Lau eguneko epea dute obrek.
Abisua eman du Pasaiako Udaltzaingoak: asteartean (hilaren 9an), Trintxerpeko Euskadi etorbideko errepidearen bide bat, San Pedrorako noranzkoa duena, etengo dute 08:00etatik aurrera. Correosen eta Lasako bidegurutzearen arteko zatia moztuko dute zehazki lanak egiteko. Lau eguneko epea dute lanek, baina udaltzainek esan dutenez, horiek lehenago bukatzen badira berehalakoan zabalduko dute bidea.
Iberdrolak galtzadaren erdian kableatua aldatzeko lanak egin behar ditu. Hori da etenaren arrazoia.
Udaltzaingoak iragarri du Trintxerpe sarrerako biribilgunean (aingura dagoena) informazio panelak jarriko dituela. Aldi berean, zehaztu du San Pedro aldera joateko portuko bidea hartu beharko dela, Lasako bidegurutzeraino.