Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zaurgarrienen zaintzarako sare trinkoa

Abendutik hona, 5.000 adineko herritarrei deitu die sareak, babesa ematen jarraitzeko. Errenteria-Oreretan 65 urte edo gehiagoko ia 9.000 pertsona daude, eta horietatik 7.000k 70 urtetik gora dituzte.

Eñaut Gracia Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, Jone Idiazabal boluntarioa, Aizpea Otaegi alkatea, eta Alfonso Masa boluntarioa gaurko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/02/05

COVID-19aren pandemia heldu zenean eta konfinamendua, zaurgarrienak ziren herritarrei erantzuna eman behar ziela erabaki zuen udalak. Horren harira, Zaintza Sare Publiko Komunitarioa sortu zuen. Helburua, zaurgarrien zeuden herritarrei babesa erakutsi eta zituzten beharrei erantzutea.  Urria eta azaroan egoerak okerrera egingo zuela ikusita, berriro jarri zuen martxan iaz sare hori udalak, eta berriro eskatu zituen boluntarioak; erantzuna, lehenengoan bezala, paregabea.

Gaur Zaintza Sarea egiten ari den lanaren gaineko balorazioa egin du Aizpea Otaegi alkateak, Eñaut Gracia Gizarte Zerbitzuetako zinegotziarekin, eta sare horretan boluntario diren Jone Idiazabal eta Alfonso Masarekin batera.

Abendutik hona, 5.000 adineko herritarrei deitu die sareak, babesa ematen jarraitzeko. Errenteria-Oreretan 65 urte edo gehiagoko ia 9.000 pertsona daude, eta horietatik 7.000k 70 urtetik gora dituzte.

COVID-19aren lehenengo olatuan egin bezala, sarean ari diren boluntarioak 70 urtetik gorako herritarrak deitzen ari dira orain ere, eta jarraipena egiten. Deiekin pertsona bakoitzaren argazkia osatu dute, bizi duen egoera eta dituen beharrak identifikatzeko. Horretarako nola dauden galdetzen diete, bakardade egoera bizi duten, babes emozional edo akonpainamendua izatea gustatuko litzaieken, etxetik ateratzeko zailtasunik baduten, edota jarduera fisikoren bat   egitea gustatuko litzaiekeen.

Deietatik ateratako lehen ondorioak, honakoak: Askok eskertu dute berriz ere deitu izana eta adierazi dute segurtasuna ematen diela deia jasotzeak berriro; 107 pertsonek adierazi dute, momentuz adierazi dute akonpainamenduko deiak jaso nahi dituztela modu iraunkorrean astean behin edo bitan;  54 pertsonek adierazi dute ariketa fisikoa egin nahiko luketela edo etxetik ateratzeko zailtasunak dituztela; Boluntarioren batek antzeman badu koadro konplexua zela, kasua Gizarte Zerbitzuetara bideratu da, eta zerbitzu horretatik jarri dira pertsonarekin harremanetan, egoera profesionalki aztertzeko. 5.000 dei egin ostean, zortzi izan dira Gizarte Zerbitzuetan ezagutu ez eta detektatu diren kasuak.

Boluntarioen lana, ezinbestekoa

Deiak jaso dituzten pertsonen arabera, “beharrezkoa” da boluntarioen lana; hori egiteko baina, giza ahalegin handia behar dela nabarmendu du agerraldian Otaegik, “eta pertsona askok hartu behar dute parte hartzeko konpromisoa”. Hori horrela, zaintza sare komunitariotik deia egin dute parte hartzeko presta daudenek izena eman dezaten, ahalik eta lasterren amaitzeko gelditzen diren 7.000 dei horiek egiten; baita ere, bakarrik sentitzen diren pertsona horiek eskatutako deiak egiten hasteko. Horretarako formulario azkar bat bete, edo posta elektronikora idatzi behar da.

Puntu horretara helduta boluntarioek egindako lana aitortu du Otaegik, “ikaragarria da egiten ari diren lana; deitzeaz gain, telefonoaren bestaldean dagoena artatu, eta elkarrizketak patxadaz egiteko aukera eskaintzen diete; hori guztia, boluntarioen sareari esker da”.

Telefono zenbakiak eguneratu

Beste dei bat ere egin dute gaurko agerraldian, telefono zenbakiak eguneratzea eta akatsak zuzentzea, hain zuzen ere. “70 urtetik gora izan eta oraindik deirik jaso ez duten pertsonek 010 edo 943 44 96 00 zenbakietara deitu edo posta elektronikora idatzi behar dute. Izan ere, konturatu gara jasota dauden hainbat telefono zenbaki ez zirela zuzenak”.

Besteak babestea, aberasgarri

Jone Idiazabalek martxoan sarea sortzeko deialdiaren berri izan zuenean ez zuen zalantzarik egin, “izena eman nuen boluntario aritzeko zaintza sarean. Bizitza osoan aritu naiz halakoetan, eta jubilatua naizenez, pentsatu nuen denbora banuela”.

Adinekoei deiak egin dizkie, eta martxoko lehen olatuan, adin txikiko bati euskarako lanekin laguntzen aritu zen. Berriro sartu da sarera orain. Argi dio, “egoera honetan denak ukituta bagaude, adineko batzuk, are gehiago; bakarrik bizi dira, mugikortasun arazoak dituzte, etxetik irteteko mugekin… egiten duguna ez da lana, denbora apur bat behar duenari eskaintzea baizik, eta jendea animatu egin nahi dute bat egitera, edozeinek dezake eta behar da”.

Alfonso Masa ere boluntarioa da sarean, eta bide beretik egin du esperientzia polita eta aberasgarria dela azalduta. Telefonoaren bestaldean, jendearen jarrera positiboa nabarmendu du, “denek esaten dizute bote lasterrean ongi daudela. Elkarrizketak aurrera egin ahala, baina, bestelako egoerak ateratzen dira, seme-alabak gutxi doazela eta halakoak…”. Eskertzen dute deia, bakarrik bizi ez direnek ere.

“Bere izena badakigu udalak zerrenda pasa digulako, eta zuzenean bere izenez deitzen ditugu, hori lasaigarria da beraientzat”, dio Masak, eta ez du zalantzarik, pertsonaletik, ekarpen handia suposatu diola esan du.

Lehen olatuko konfinamenduaren ostean hitzordua egin zutenak badirela kontatu du Otaegik anekdoten atalean, “aurpegia jarri nahi zioten elkarri, eta kafe bat hartu edota telefonoz harremana mantentzen dutenak badaude; oso polita da harreman horiei bidea ematea”.

Iniziatibak elkarren zaintzaren kultura bat sortzen duela dio alkateak, “azkenean bizitza jartzen ari gara erdigunean, zaintza. Politika ikuspegitik oso keinu txikia dena, telefono dei bat, ekintza xume horrek, herritarrengan inpaktu handia du hain zaurgarritasun handia bizitzen ari garen unean zer esanik ez. Zer behar duzu entzutea bestaldetik, oso polita da, babesa da, eta beharra dagoen kasuetan erantzun bat artikulatuta gainera”.

Iniziatibak elkarren zaintzaren mezua sakondu duela sinistuta dago alkatea, “badu atzean mezu bat: Komunitate bat gara. Zaintza beti da beharrezkoa, baina egoera honetan are beharrezkoagoa”.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.