Galder Barbado eta Aitor Zelaia askatzeko eskatu dute
Ernaik deituta, hamarnaka lagun elkartu dira Done Eztebe plazan, lau urteko espetxe zigorra ezarri dieten arabarrei elkartasuna adieraztera.
Plazan elkartu dira. Espainiako Auzitegi Nazionalak Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte arabarrei lau urteko espetxe zigorra ezarri die aste honetan bertan, lehergaiak egiteko materiala egotzita.
Erabaki hori salatzeko, Oiartzungo Ernaik elkarretaratzea egin du Oiartzungo plazan, Orain inoiz baino gehiago: Ankerkeria stop. Aitor eta Galder aske lelopean.

