Intxixu eta basandereei luzeegia egin zaie Kataxuloko konfinamendua
Ihoteak ez dira ohiko moduan ospatu, baina festetako protagonistak herriko auzoetara jaitsi dira igandean, sorginekin elkartuta.
Ihoterik ez da ospatu, baina basandere eta intxixuak ezin izan diote Kataxulon gelditzeko beharrari eutsi. Atzo eguerdian, kobazulotik atera eta herriko auzoetan ibili ziren, sorginekin batera. Bi urte denbora gehiegi da plaza zapaldu gabe, eta atzo sorpresa eman zuten, herrira jaitsiz.
Ihoteen antolatzaileek bideo batean jaso dituzte pertsonai horien dantzak, eta Facebook orrialdera igo.