Areto berria atondu dute Bekoerrota kiroldegian
Koldobike Gezala pilotalekuaren atzealdeko terrazan egokitu dute gunea. Bereziki spinning egiteko eremua izango da, distantzia zabalekin eta aireztatua.
BPXport Lezok kudeatzen duen Bekoerrota kiroldegiak areto berria du. Bertako espazioa optimizatu, eta Koldobike Gezala pilotalekuaren atzealdeko goialdean dagoen terraza spinning eremu bilakatu dute.
Bertan, espazio nahikoa dago spinning eskolak jasotzeko, argiztapen naturala du, eta aireztatua dago. Klaseen arduradunarentzat oholtza antzekoa jarri dute, baita megafonia sistema ere.
Horren gaineko, edo bestelakoen inguruko informazioa jasotzeko jarri harremanetan kiroldegiko arduradunekin, 943 51 03 11ra deituz.