Edateko uraren fluorazioa bertan behera utziko du Añarbek
1994. urtetik indarrean dagoen edateko uraren fluorazioa bertan behera utziko duela jakinarazi du Añarbeko Urak elkarteak.
1994. urtetik indarrean dagoen edateko uraren fluorazioa bertan behera utziko duela jakinarazi du Añarbeko Urak elkarteak. Pozik azaldu da Eguzki erabakiarekin; izan ere talde ekologista eta antinuklearrak duela 30 urte kanpaina egin zuen fluorazioa bertan behera uzteko eskatzeko zalantzagarriak zirelako izan zitzakeen ondorioak.
Hala ere Eguzkik faltan sumatu du gogoeta kritikoa eta autokritika Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren aldetik. Azken hori, Osasun Saila izan zen, 1998an dekretua ezarri zuena fluorazioa haurren hortzetako gehiegizko txantxarrari aurre egiteko aitzakiarekin. Hainbat arrazoi medio, txantxarra nabarmen gutxitu da azken hamarkadetan, “osasun sailari gustatzen zaio esatea fluorazioagatik izan dela, baina Europa osoan egin du behera txantxarrak eta oso banakak dira edateko urak fluoratzen dituzten estatuak”.
Edateko uren fluorazioa herritar guztiak derrigorrez medikatzeko modu bat dela salatu du, bestalde, Eguzkik, “ez dakigu dosi txikiak izanik ere egunero hartzeak izan ditzakeen ondorioak osasunarentzat”.