Oiongo ipuin lehiaketa irabazi du Legorburuk
Semeak Gabonetatik garatu duen xakerako afiziotik abiatuta egin du zortzi orriko ipuina.
Iñigo Legorburuk Oiongo Ipuin Lehiaketa irabazi du euskarazko sailean helduen kategorian, Bizitza den xake taula lanarekin. Semeak Gabonetatik garatu duen xakerako afiziotik abiatuta egin du zortzi orriko ipuina, “ohikoa baino gehiago luzatu naiz, baina gustura aritu naiz”.
Berria zuen lehiaketa hori, eta lehenengoan aurkeztuta utzi du arrastoa Errenteriakoak. 120 diru saria eta diploma eskuratu ditu Legorburuk.