Oiartzun eremu laranjara pasatu da berriro
Kirolari ezarritako mugak bertan behera geratu dira, berriro eremu laranjan sartuta. Tabernak irekitzen hasi dira.
Semaforoaren koloreen gurpil-zoroan, Oiartzun eremu laranjan sartu da gaur, berriro. Atzo bi kutsatu atzeman zituzten, eta 100.000 biztanleko tasa 462,92 da gaur.
Taberna batzuk irekita daude, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusiak atzo kaleratutako ebazpenaren ondoren. Eremu gorrian egoteak, baina, kirolari eragiten zion.
Horrela, taldekako entrenamenduak egin daitezke berriro, baita Eskola Kirolari dagozkionak ere. Elorsoro kiroldegiko tenis eta padel pistak erreserba daitezke.
Labi ostiralean elkartuko da. Ikusiko da orain arteko neurriak mantenduko dituen ala aldaketarik egongo ote den.