
Arratia taldearen kontra arituko dira oiartzuarrak, Bizkaiko udalerriko Urbieta futbol zelaian. Bigarren taldeak Gasteizen jokatuko du etzi.

Udaberriari begira ikastaro berriak proposatu dituzte gaur Lopez de Etxezarretak eta Leti Bermejo, Berdintasun teknikariak.

Auzo Elkarteak egindako inkesta baten emaitzen arabera, bizilagunen %33aren gogobetetze maila "oso txikia" da. Segurtasunak kezkatzen ditu gehien.

Fanderiako errotan familian aritzeko pista jolasa antolatu du larunbata goizerako Fanderiako Errota Ibaiaren Interpretazio Zentroak.

Antton Kazabonek, Anton Mendizabalek eta Jokin Mitxelenak Artikutzako trenari buruzko sortutako komikia aurkeztuko dute hilaren 27an.

Gezala Auditoriumean 'Bizitza bat izoztu zuen tiroa' eta 'Sagarren denbora' dokumentalak emango dituzte. Sarrerak agortu egin dira.

Aurten, inauteririk ospatu ezinean, orain dela 42 urteko Antxoko hamabi argazki bildu dituzte, ospakizuna eta memoria gozo hartzeko.

2020an jaiotako oiartzuarren gurasoak gaur arratsaldean elkartuko dira.

Herriko Kultur Etxean odola emateko saioa egingo dute datorren asteazkenean, 16:30etik 20:10ak arte. Aurretik hitzordua emango dute.